sábado, 21 de septiembre de 2013

el cielo sobre berlin. "Wim Wenders" 1987

II. mundu gerraren ostean garatzen den filma dugu. Funtsean, hiriaren gaineko filma da non bi aingeruk zerua utzi eta hiria gizakiek bezalaxe lurretik ikustea erabakitzen duten. Aingeru hauek Berlineko biztanleen pentsamenduak irakur ditzazkete, horrela fiilmak pertsona bakoitzaren kezka, arazo eta ametsak islatzen dituen.

Esan bezala, filma Berlinen garatzen da, Berlineko horma existitzen den garai batean eta ikusten denez egileak hori oinarritzat hartuz hormaren alde batera eta bestera dauden pertsonen pentsamenduak kontatzen ditu. Horma hiriaren sinbolo izan eta izaten jarraituko du.

Hiriak ezin dira ulertu pertsonarik gabe, beraz, esan daiteke pertson adesberdin guzti hauek hiria sortzen dutela eta bertako protagonistak direla. Hiri bat gizakien nahi, amets, kezka... sortu eta eraldatzen da.

Beraz, ondarea errespetatu behar den gauza da, izan ere ondareak hiriaren istoria idazten du eta gizakiekin batera idazten jarraituko du.


Trailer:
http://www.youtube.com/watch?v=rVwKxtq9s4o&feature=player_embedded

No hay comentarios:

Publicar un comentario