Gaur egungo Venezia hilda dagoela esan daiteke, maskara jarri eta mozorrotu egin da. Beharbada, errazagoa da bizirik dagoen itxura egin eta erakusketa balitz bisitariek ordaintzea; horrela hiria akabatuz. Garai bateko hiriak ezkutatu egin dira aipaturiko mozorro horren atzean (gordetzen zutenari erreparatu gabe) eta produktu bat bihurtu dira non helburua SALDU besterik ez den.
Manfredo Tafurik dioenez, kalean, plazan, "rugan" edota "fondamenta" batean gertaturikoa kristalizatu eta tokiko espektro gisa adierazten da; beraz esan daiteke hiriak guztiz bere esentzia galdu ez duela. "son susurros los que Venecia logra mandar" dio Manfredok". Garai bateko Venezia edo Veneziako espektro hori, biztanle gutxi batzuek ezagutuko zuten eta beraz, gaur egungo hiri turistikoa garai bateko hiri hura dela konstideratzea gezurra esatea izango lizateke.
Horrela Venezia hiri prehistoriko eta postmoderno gisa ulertu da, eta espektru horren noizbehinkako agertzeak Venezia erreala ezagutzera ematen du. Hau guztia ikusiaz, hiriak berriztatzen, funtzioak galdu gabe eta biztanleak hiriko giroan sartuz, ba al dakigun galdetu beharko genioke geure buruari. Beraz, nola tratazen dira ondareak gordetzen duten xarma hori galdu gabe?

No hay comentarios:
Publicar un comentario