Zamora (non proiektuak 7 irakasgaiko proiektua kokatzen den), Duero ibaiaren alboan aurkitzen den hiria da. Harresiaren barnean sorturiko hiria, gero mendebaldetik ekialdera garatzen hasiko da eta garai bateko hiriaren erdigunea desplazatzen hasiko da ekialderuntz gaur egungora iritsi arte. Horrela garai bateak zentrua zena hiriaren periferia bihurtuko da.
Kaleei dagokionez, kotxea izango da protagonista, lorategiak isletak izango dira, instalazioak bistan aurkituko dira eta ez da espaloirik aurkituko. Garai hortan Zamorako alde zaharra berriztatzeko lehiaketa bat antolatzen da eta Franciscok Zamorako esentzia galdu ezean hiriari egokituko zaion arkitektura bat garatzen du eta bizi dugun mendera egokitzen du. Horrela, Francisco Somozak eta bere lankideak tokiko materialak eta existentziak errespetatuz hiria berreiraikiko dute (Gaztelua, elizak, pabimentuak...)
