Bigarren ariketa honetan Braganzako ziutadelaren barnean lan egiten jarraituko dugu. Oraingoan Braganzako gazteluaren alboan kokatzen den espazio librean jardungo dugu, gaur egun aparkaleku funtzio soila betetzen duena. Bere dimentsioak direla eta, aipagarria da espazio honek alde batetik, daukan presentzia handia eta bestetik, sozialtasun eza.
Hiria, behin eta berriz adierazi den bezalaxe, hutsaren eta betearen arteko loturaren ondorioz sortzen da, non, sortzen diren espazio libre horiek eraikin fisikoak bezain garrantzitsuak diren, teorian. Espazio libre horien tamaina, forma, ingurua... nahiz eta desberdinak izan hiritarren arteko harremanak garatzeko iturria dira eta azken aldian, izaera hori galtzen ari dira, hiritarren artean espazio publikoaren inguruko hausnarketak sortuaz.
Guzti hau kontuan izanda, hiritarren partehartzea bultzatuz espazio publiko eta erabilerarik gabekoak berrantolatzeko beharra sortu da. Gauza antzekoa gertatzen da M-etxeak sortutako BERREIBAR ekimen kulturalarekin, non Eibarren hutsik geratu diren fabrika zaharren izaera eta ondare industriala berreskuratu nahi den.
Behin espazio horiek berrantolatu behar direla ikusita, zein behar edo erabilera beharko dituzten aztertuko da. Bartzelonako Straddle kolektiboak espaizo libre publikoak aktibatzeko jarraitu beharreko pausuak aztertu eta gida batean jasotzen ditu, hurrengo link-ean ikus daitekeen bezalaxe.
http://arquitecturascolectivas.net/herramientas/grupos/herramientas/grupos/grupo-juridico/guia-para-la-activacion-del-espacio-publico
Beraz, ziutadelaren barnean dagoen espazio honek hirigintzari dagokionez espazio libreen sarean sartzen da, baina sozialki ez ditu espaizo libre publikoaren ezaugarriak, izan ere hiritarren arteko bizitza soziala falta da. Laburbilduz, hiritarrek bere espazio propioa sortuko dute, espazio multifuntzional bat, non eztabaidatu eta elkartrukaketa kulturalak bermatuko diren, modu libre eta partehartzaile batean.
link interesgarriak:
http://viveroiniciativasciudadanas.net/2011/07/26/sol/
http://viveroiniciativasciudadanas.net/2013/11/16/madrid-una-experiencia-urbana-desde-las-iniciativas-ciudadanas/











