martes, 7 de enero de 2014

Zamorako ondare erromanikoaren zaharberritze eta ikerketa zentroa



 Proiektua, Erromanikoaren ikerketa zentru baten diseinua da, Zamorako kasko historiko-artistikoan kokatutako partzela batetan. Inguruan katedrala, San Isidoro eliza, etxebizitzak, parterrez osatutako parkea eta Campo Baezak burututako Gaztela eta Leon-go kontseiluaren ofizinak daude.

    Partzelak dituen ezaugarrien artean hauek aurkitzen dira:
        _ kota diferentzia ezberdinak bere lau aldeetan
        _ etxebizitza bloke 2 eta aintzina konbentu erlijiosoa izandako eraikina 
        _ perimetroa osoa ixten duen horma (zati berri eta zaharrekin)

    Ideiaren planteamendua egiterakoan eman den hasierako pausua, partzelaren barnean zeuden aurre-existentzieen analisia izan da: plano bilketa, materialen izaera, historia ezagutzea… Horren ondorioz proiektua, jadanik dauden eraikuntza horietako batzuen mantentzean oinarritu da, konbentuaren eraikina zutik jarraitzeko erabakia hartuz eta horri erreforma eginez, itxura eta funtzio aldaketa emateko helburuaz. Horrela, kasu honetan, proiektua ez da partzela huts batetik abiatzen, baldintza batzuen menpean baizik, oin berriko arkitekturarekin bateratuz. Beraz, konbentuaren plantak duen forma esanguratsuarekin jarraituz, eraikin berriak proposatu dira, gaur egungo material, egitura, eta eraikuntza sistemekin.

   Programa azaltzeko, modu ezberdinak daude, zaharra-berria, esparruen funtzioaren araberakoa, edo publiko eta pribatua delakoa. Azken honen bidezkoa da hauxe: eraikina bi zonaldetan bereizturik dago, bat publikoa dena (erakusketa espazioa, auditorioa, liburutegia eta katedralaren plazara zuzendurik dagoen taberna), eta bestea pribatuagoa (ikasleen gelak, tailerrak, irakasleen bulegoak, mintegiak eta artxiboa, gehien bat goiko solairua hartzen duten guneak). Bi sarrera nagusi daude horren ondorioz, pribatutasun zonaldera ematen duen bat –San Isidoro elizaren aldetik - eta bisitariarentzako sargunea bestea, idazkaritza eta hall batez osatua – katedral plazatik -. Lotura edo erabilpen parekoa duten espazioak, batera edo gertu jartzeko nahia egon da, horrela auditorioa eta erakusketa batera jarriz, edota bulegoak eta ikasketa klaseak pasarela batzuen bidez erlazionatuz. Komunikazio bertikalak, komunak eta atsedenerako tokiak, toki estrategikoetan situatu dira, eraikinaren edozein puntutan egonda ere, asko ibili gabe, horietara heltzeko xedeaz. Lehenago aipatutako kota diferentzia, auditorioaren maldarekin konpondu da.

    Proiektua berez, barnekalderantz zabaltzen da, perimetro osoan horma duelarik (bai aintzina eraikitakoa, zein berria), eta patio irekien bidez argitasuna bermatzen delarik. Patio horiek beste ekintza edo eginkizunetarako ere balio dute, bankuez horniturik daude zenbait tokitan, barne plaza edo solasaldirako esparruak bihurtzen direlarik.

    Sabaiei dagokienez, inklinatutako forjatuekin jolastu da, konbentuko sabaien “estrusio” modukoa eginez eraikin berrien kasu batzuetan, eta modernoagoa, ausartagoa gainontzekoetan. Sarrera nagusiko sabaiak, hiruki formako leihoa du, kafetegira eta eskailerara sartzen den iluminazio berezi bat bideratuz. Tailerretan bi isuriko sabaiak daude, bat bestea baino luzeagoa dena eta malda ezberdinekoa ere. Horietako txikietan, luzeeran zabaltzen den leihoak ipini dira, argi naturalaren sarrera zuzena goikaldetik ahalbidetuz. Orokorrean, sabaien artean jarraitasun bat nabarmentzen da, kendu litekeen pieza bakar baten antzera.

    Materialetan sartuz, egitura berria, zuri koloreko hormigoi armatuzkoa izan da. Patioetan, bi altueratan bezala banatu dira barne fatxadak, behekaldean estuko grisez eginiko franja horizontal batekin, eta goikaldean, hormigoia errespetatuz. Patio horietako lurra, lauza grisekin, akabera eman zaio. Gainotzeko solairuen zorurako erabili den materiala, leundutako hormigoia izan da. Perimetroko horma berria, harrizko blokeez eraiki da.

    Leihoak, barneko beharren arabera zabaldu dira eraikin osoan zehar (adibidez, kafetegian leiho handi bat jarri da, katedralaren plazara zuzendurik dagoena, bista dotore horiek jasoz eta argiztasuna emanez). Bukatzeko, leihoen markoak egurrezkoak izatea aukeratu da eta hauek inguruan duten elementu metalikoa, kolore beltzez eginikoa eta fatxadetan zenbait zentimetro kanpora aterzatzen dena.



No hay comentarios:

Publicar un comentario